BIDEETAKO ARRISKUEN PREBENTZIOA IKASGELAN – I. MAILA (021)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 27 | H - On Line | 2024/01/08 | 2024/02/16 | : - : | |
2 | 3 | G - Txostena eta/edo memoria egitea |
"IKASLEAK AUTONOMOAGOAK ETA SEGURUAGOAK IZATEA NAHI?"
Prebentzioa eta mugikortasun segurua zeharkako edukiak dira curriculum-arlo guztietan. Tradizionalki "Bide Hezkuntza" deitu izan dena, batzuetan, bigarren mailan geratu da. Hala ere, ikastetxe askok, beren ikasgeletan trafiko-istripuen prebentzioari heltzeko beharraz jabetuta, kanpoko agenteei uzten diete beren egutegi estuaren zati bat, bide-hezkuntzako jardueraren bat egin dezaten.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak haratago joatea proposatzen du, mugikortasun segururako hezkuntza modu integratuan sar dadin eskola-curriculumean. Arrazoia sinplea eta konplexua da aldi berean: heriotza goiztiarrari aurrea hartzea eta trafiko-istripuen ondorioz larri zauritutako pertsonen zerrenda geldiaraztea.
- Gaitasun sozial eta zibikoa
- Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
- Irakasleak orokorrean
- Trafiko-istripuak, benetako arazoa.
- Zergatik gertatzen zaizkigu istripuak?
- Pertzepzioa, jarrera eta jokabidea.
- Arriskua.
- Prebentzioa; Prebentzioa egiten ikastea.
- Mugikortasun segururako gaitasunak: pertsona helburu duen prebentzio-eredua.
- Saioen programazioa.
Ikastaroa Moodle plataforma batean dago kokatuta. Kapitulu bakoitza eskuliburu gisa balio izango duen aplikazio interaktibo batean (Scorm) bistaratuko da. Aplikazio horrek azalpen didaktikoak eta ariketak egitea, bideoak bistaratzea eta/edo jokoak egitea aldizkatuko ditu. Foroetan parte-hartzeak ahalbidetuko du eztabaidatzea eta ezagutzak baliatzea eta, batez ere, parte-hartzaileen artean bizi-esperientziak eta esperientzia didaktikoak partekatzea. Halaber, parte-hartzaileen irakaskuntza-arloarekin loturiko jardueraren baten inplementazio didaktikoa egitea proposatuko da.
Ikastaroa gainditzeko hauek izango dira parte-hartzaile bakoitzaren betebeharrak: Aplikazio interaktiboak bistaratzea eta beroriek dakartzaten ariketa interaktiboak egitea; Foroetan aktiboki parte-hartzea; Ikasgelan bide-hezkuntzako jarduera bat gauzatzea eta horren emaitzak ebaluatzea; Ikastaroaren balorazioa: iIkasleen gogobetetasun-mailari buruzko online inkesta. Aprobetxamendu-ziurtagiria eskuratzeko bete beharreko baldintzak: Aplikazio interaktiboak bistaratzea eta beroriek dakartzaten ariketa interaktiboak %100 egitea; Foroetan parte-hartzea gutxienez behin foro bakoitzean; Ikasgelan burututako bidehezkuntzako jarduera eta horren emaitzak azaltzea.
Kapitulu bakoitza eskuliburu gisa balio izango duen aplikazio interaktibo batean (Scorm) bistaratuko da. Aplikazio horrek azalpen didaktikoak eta ariketak egitea, bideoak bistaratzea eta/edo jokoak egitea aldizkatuko ditu.