Emozioak eta barne-elkarrizketa ikasgelan: nola eragiten digute? (046)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 10 | D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo | 2023/06/26 | 2023/06/27 | 09:00-14:30 | Al-As |

Emozioek funtsezko zeregina dute ikaskuntza-testuinguruetan. Ikasleek zein irakasleek horiek identifikatzea eta era eraginkorrean erregulatzea are beharrezkoago bilakatzen da, une soziohistoriko aldakor eta iragarrezin honetan. Hori horrela, ikastaroaren helburu nagusia adimen emozionalean sakontzea da. Horretarako, batetik, emozioei loturiko teoriak jorratuko dira, horiek ikasgelan izan dezaketen eraginaz ohartarazteko. Bestetik, emozioen identifikazioan eta kudeaketan giltzarri den fenomenoa ere landuko da, barne-elkarrizketa (self-talk), hain zuzen ere. Bizitzan ez ezik, emozioek eta self-talk- ak ikasgelan duten presentzia ikusaraziko da, horien inguruan lanketarako ideiak ere eskainiaz.
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
- Irakasleak orokorrean
Ikastaroaren Emaleak:
- Nerea Larruzea Urkixo | ISEI/IVEI eta UPV/EHU - Teknikari espezialista eta UPV/EHUko irakaslea
- Amaia de la Fuente Gaztañaga | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea
2023-06-26
08:45 - 09:00 Erregistroa
09:00 - 09:45 Jardueraren sarrera eta aurkezpena
09:45 - 10:15 Taldeak martxan jarriz: mini-erronkaren aurkezpena
10:15 - 11:45 Zer dira emozioak? Nola eragiten digute? Hurbilketa kontzeptuala11:45 - 12:00 Etenaldia
12:00 - 13:00 Adimen emozionala esparru kurrikularrean kokatuz: nondik gatoz eta nora goaz?
13:00 - 14:00 Mini-erronkara so! Hausnarketarako tartea
14:00 - 14:30 Laburpen saioa
2023-06-27
09:00 - 09:30 Bigarren egunaren aurkezpena
09:30 - 10:30 Barne-elkarrizketa, emozioen erregulaziorako giltza
10:30 - 11:30 Barne-elkarrizketa ikasgelan
11:30 - 12:00 Atsedena
12:00 - 13:00 Elkarlanerako tartea: Landutakoa mini-erronkan txertatuz
13:00 - 14:00 Partaideen hitza: mini-erronken aurkezpen laburrak
14:00 - 14:30 Ikastaroaren balorazioa eta itxiera
Uda Ikastaro honetan parte hartzaileak diren dinamikak erabiliko dira bertaratutako guztion ekarpenak eta hausnarketak eragin asmoz.
-
-
