Naturan Hezi III Topaketak: Euripean hezi eta naturan hazi (050)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 10 | D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo | 2023/06/27 | 2023/06/28 | 09:00-17:00 | As-Az |

Naturan Hezi Eskola naturaguneetan hezten duen hezkuntza-komunitatearen topagunea da, non ikastaroak eta urteko Topaketak ospatzen ditugun. Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz.
Lehen edizioan, naturan hezteak ikastetxean zekarren eraldaketa pedagogikoa izan genuen aztergai, eta zeharka baina nabarmen, irakasle eta ikasleen begirada aldatu behar zela ondorioztatu genuen. Bigarren edizioan, egungo gizarte eredu antropozentristatik ikuspegi ekozentrista batera salto egitearen garrantziaz jardun genuen, begirada aldatu eta naturarekin harremantzeko ditugun moduak aldatzearen aldeko jarrerak garatuz eta partekatuz. Honakoan, begirada goruntz zuzentzea egokituko zaigu, ideia eta ikuspegi berrien bila.
Badator naturara atera eta bertan jarduteko ordua eta badatoz egingo duen eguraldiaren inguruko hipotesi eta zalantzak. Osasungarria ote ikasleentzat horrela ateratzea? Zein neurri hartuko ditugu? Sarritan, aukerei bizkarra eman eta arriskuen zerrenda luzea goaz osatzen. Zein ekarpen pedagogiko leudeke halako egun batean? Bote lasterrean gutxi direla dirudi, ezta?
Topaketa hauetan, ustezko eguraldi desegokiaren aurrean ditugun hainbat ikuspegi deseraikitzeko gakoak aurkeztuko ditugu, aukera eta praktika egokiak badaudela ikusi eta ikasleekin batera ezagutza berriak eraikitzen hasteko. Hein batean, “ekaitzaren” erdian ere “barealdia” topatu dezakegula ikusiko dugu, sortzen zaizkigun beldur eta zalantzei aurre egiteko hainbat neurri ezagutu eta ikasleak “euritan dantzan” aritzeko baliabide pedagogiko eta aukera mordoa eskainiz; hortxe datza euripean hezi eta naturan haztearen indarrak.
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
- Irakasleak orokorrean
2023-06-27
08:30 - 09:00 Erregistroa
09:00 - 09:30 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Maialen Sistiaga Poveda | Kutxa Ekogunea - Baso-eskola teknikaria
09:30 - 10:00 “El frio entra por los pies y otros mitos“
- Edurne Ciriza Barea | Osakidetza - Pediatra (Zoom bidez parte hartuko du)
10:00 - 10:15 “Alerta meteorologikoak basoan“ Alerta motak, nola begiratu eta nola jokatu
- Arkaitz Orbegozo Larrion | Gipuzkoako Foru Aldundia - Prebentzio, su itzalketa eta salbamendu zerbitzuko ofiziala
10:15 - 11:30 “Eguraldia kaxkarra denean, gure motxila prest!“ Motxila prestatzeko saioa, elementu ezberdinak aurkeztuko dira
- Mikel Barcenilla Alvarez | Ingurugela - Ingurumen hezkuntzako aholkularia eta mendiko kirol-teknikaria
11:30 - 12:00 Atsedena
12:00 - 12:20 “¡Ojú qué caló!“ Sevillako Cuna eskolako esperientzia
- Sara Navarro Real | Cuna eskola - Irakaslea
12:20 - 12:40 “Euriarekin ikasiz“ Arizmendi Ikastolako esperientzia
- Maider Herce Lezeta | Arizmendi Ikastola (Arrasate) - Irakaslea
- Mireia Baz | Arizmendi Ikastola (Arrasate) - Irakaslea
12:40 - 13:00 “Hotza eta euria, txikienekin ere“ Mariaren Lagundia Ikastolako esperientzia
- Maddi Laskurain Ibarguren | Mariaren Lagundia (Bergara) - Irakaslea
13:00 - 13:20 “Basoa ospela denean“ Txirrita eskolako esperientzia
- Goretti Igoa | Txirrita eskola (Ereñozu) - Irakaslea
13:20 - 14:00 “Laponiako txokoa“ Laponian hotzari aurre egiteko baliabideen inguruko solasaldi eta erakusketa
- Karel Sterckx | Nøorderhuis - Natura gidaria
14:00 - 15:00 Bazkaria (matrikularen prezioaren barne)
15:00 - 16:50 “Euritan dantzan!“ Eguraldi "txarrak" eskaintzen dizkigun aukeren inguruko saioa
- Irati Andoño Erdozain | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Erkiz Miguez Montero | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Jon Ander Galarraga Zubeldia | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
- Maialen Sistiaga Poveda | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
16:50 - 17:00 Itxiera
- Maialen Sistiaga Poveda | Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
2023-06-28
09:00 - 14:00 “Bushcraft Saioa naturan“
- Mikel Barcenilla Alvarez | Ingurugela - Ingurumen hezkuntzako aholkularia eta mendiko kirol-teknikaria
- Andoni Gutiérrez Ibánez | Feel the adventure enpresako zuzendaria - Euskal Mendizaleen Segurtasun Batzordea
Uda Ikastaro honetan parte hartzaileak diren dinamikak erabiliko dira bertaratutako guztion ekarpenak eta hausnarketak eragin asmoz.
-
-

