Mundua eraldatzeko irakurri. Haur eta Gazte Literatura eta Garapen Iraunkorra / Leer para cambiar el mundo. Literatura Infantil y Juvenil y Educación para el Desarrollo Sostenible (066)

2023/05/19 - 2023/06/02
2023/07/03 - 2023/07/04
10
Euskara
Bizkaia Aretoa (Bilbo)
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 10 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2023/07/03 2023/07/04 09:00-14:30 Al-As
FUNDACION CURSOS DE VERANO DE LA UPV/EHU
Bukatuta
20
Aurrez aurrekoa

Garapen Iraunkorrak bermatu nahi du gizaki guztiek beren potentziala gara dezatela, duintasunez eta berdintasunez, ingurumen osasungarrian eta ongizatea sustatuz. Horretarako, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan 17 helburu jaso zituen (NBE, 2015). Helburu horiek defendatzen dute, besteak beste, kalitatezko hezkuntza inklusiboa bultzatzea (4.helburua), genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea (5. helburua), ingurugiroaren babesa (6., 7., 11., 12., 13., 14., 15. helburuak), desberdintasunak murriztea (10. helburua) edo gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea (16. helburua). Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko itunak beharrezkoak dira (17. helburua), garapen jasangarria oztopatzen duten errealitate askori instituzio zein nazio ezberdinen lankidetzari esker baino ezingo zaie eta irtenbidea eman.

Bestalde, hizkuntza literarioa testutik kanpo dagoen errealitatea ulertzeko baliagarria da, zein da, beraz, testuaren eta haren ekoizpenaren testuinguruaren arteko harremana? Literaturak, ikuspuntu estetiko eta ideologikotik, elkarrizketa sozialak betikotzen eta zalantzan jartzen ditu, horregatik, berebizikoa da haurren eta gazteen kontzientzia kritikoaren garapenean. Hori dela eta, azkenaldian balore sozialak (ekologia, genero-berdintasuna, kultur aniztasuna, etab.) sustatzen dituzten obra literarioen argitalpenek gora egin dute eta, haiekin batera, testu literarioen balio didaktikoaren erabilera.

Uda Ikastaro honetan, literaturaz eta baloreez hitz egingo dugu eta baita haien garrantzia hezkuntza literarioan ere, hau da, balore sozialak eta balore literarioak erdigunean jarriko ditugu Haur eta Gazte Literatura (HGL) eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) uztartuz. Jarrerak eta ohiturak aldatzeko bide onenetako bat da hezkuntza, haurtzaroa baita haurrak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko adin tarterik egokiena. Aipatu diren helburuetarako, tresna lagungarria izan daiteke Haur eta Gazte Literatura, eta ikastaro honek Haur eta Lehen Hezkuntzan Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) literatura bitarteko dela sustatzea du helburu. Xede horiek lortzeko Haur eta Gazte Literaturaz baliatuko gara, izan ere, sozializazioaren teoriaren arabera, literatura oso euskarri garrantzitsua da haurtzaro eta gaztaroan baloreen transmisioa burutzeko. Ikastaro honetan GIHak Haur eta Gazte Literaturaren bitartez lantzeko zenbait ideia eta proposamen plazaratuko dira. HH eta LHko irakasleentzako edota literatur bitartekarientzako aproposa izan daiteke, haiek baitira haur eta gazteei liburuak eskura jartzen dizkietenak.

Garapen Iraunkorrarekin erlazionatutako zenbait gertaera gogoangarri azpimarratu nahi ditugu. Batetik 2022ko urrian NBEk Bilbon Tokiko Koalizioaren Idazkaritza ireki duela aipatu nahiko genuke, 2030 Agendan jasotzen diren helburuen tokiko aplikazioa laguntzeko eta bizkortzeko. “Tokiko ekintza, globala izateko” lelopean Idazkaritzak aukera emango du ideiak elkarrekin jorratzeko eta mundu osoko konponbideak trukatzeko. Bestetik azpimarratu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak 2022ko azaroan 130/2022 DEKRETUAren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntza sustatzeko aurrerapauso handia egin duela. Ildo horri jarraituz ikastaro hau proposatzen dugu, hezkuntza esperientzia ezberdinak trukatuz eta literatur testu ezberdinen lanketak jorratuz, literatur hezkuntza eta garapen iraunkorra sustatzeko.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Revisar los Objetivos del Desarrollo Sostenible y reflexionar sobre las posibles vías para fomentarlos. - Subrayar la relación entre la Literatura Infantil y Juvenil y los Objetivos del Desarrollo Sostenible y su potencialidad didáctica. - Presentar propuestas (corpus y propuestas didácticas) para trabajar los Objetivos del Desarrollo Sostenible a través de la Literatura Infantil y Juvenil. - Dotar a los mediadores de herramientas y criterios que les permitan realizar una correcta selección de obras con las que trabajar los Objetivos del Desarrollo Sostenible
Ikastaroaren edukia

2023-07-03

08:30 - 08:45 Erregistroa / Registro

08:45 - 09:00 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Maite Aperribay Bermejo | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia

09:00 - 10:00 “La guerra interminable. Literatura Infantil y Juvenil y Educación para la paz“

  • Mari Carmen Encinas Reguero | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Profesora Titular

10:00 - 11:00 “Imaginarios del agua y patrimonio literario y etnográfico: recursos para promover la justicia ambiental desde la escuela“

  • Eloy Martos Nuñez | Universidad de Extremadura - Catedrático de Universidad

11:00 - 11:30 Atsedena

11:30 - 12:30 “Creación escénica y feminismos“

  • Itziar Pascual Ortiz | RESAD/ Instifem - Profesora titular de Dramaturgia

12:30 - 13:30 “Literatur lanak baliatzea hizkuntza eta kultur aniztasunera bidean“

  • Miren Ibarluzea Santisteban | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Agregatua

13:30 - 14:30 “Iraganeko gertaera gatazkatsuekiko hurbilpen goiztiarra literaturaren bidez“

  • Amaia Elizalde Estenaga | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia

14:30 - 14:40 Sintesia

2023-07-04

09:00 - 10:00 “Haur eta Gazte Literatura eta hezkuntza ekosoziala“

  • Maite Aperribay Bermejo | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia

10:00 - 11:00 “Octavia E. Butler: esperanza y creación en el mundo distópico de "La parábola del sembrador"“

  • María José Claros Morales | IES San Mateo - Profesora de lengua y literatura inglesa

11:00 - 11:30 Atsedena

11:30 - 12:30 “Garapen Iraunkorrerako Literatura eta Ikerketa Kulturalak“

  • Iratxe Esparza Martin | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia

12:30 - 14:30 “Album ilustratua eta GIHak: irudia eta euskarria sorkuntza abiapuntu gisa“

  • Miriam Peña Zabala | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia
  • Regina Guerra Guezuraga | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia
Metodologia

-

Ebaluazioa eta eragina

-

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/07 - 2024/04/30
Inskripzioa: 2023/05/19 - 2023/06/02
Inpartizioa: 2023/10/02 - 2023/10/31
Inskripzioa: 2023/09/22 - 2023/10/01
Inpartizioa: 2023/10/05 - 2024/04/18
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/08 - 2024/01/29