Eskola Publikoan pertsona ardatz (076)

2023/05/19 - 2023/06/02
2023/07/03 - 2023/07/05
15
Euskara
Marimar Jauregia
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 15 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2023/07/03 2023/07/05 09:00-14:30 Al-As-Az
FUNDACION CURSOS DE VERANO DE LA UPV/EHU
Bukatuta
20
Aurrez aurrekoa

Ikastaro honetan, aurreko ikasturtean proposatutakoari jarraipena ematea da gure helburua. XXI.mendean Eskola Publikoaz aritu ginen eta aurten ere guzti honetaz arituko gara. Eskola Publikoak bere ahalduntze prozesuan jarraitzen eta begibistakoa da eskolaren ekosistema aldatuz joan dela eta datozen urteetan are gehiago aldatuko dela.

Hezkuntza eta hezkuntzari buruzko hausnarketa, iritzi andana eta proposamen desberdinak plazaratzen ari dira gure gizartean eta guk, ikastaro honen bidez, fokua PERTSONETAN jarri nahi dugu. Hezkuntza zerbait bada, pertsonen arteko interakzioz betetako jarduna da eta horrek ezinbestean pertsonak - ikasleak, irakasleak, zuzendaritzetako kideak, gurasoak,...- zaintzera eta pertsonengan erreparatzera eraman behar gaitu, hezkuntza eta heziketa arrakastatsua izatea nahi badugu.

HEIZEk antolatzen duen ikastaro honetan, beti ere ikasleari eta familiari eskaini diezaiekegun onena buruan dugula, gai hauek izango ditugu hizketagai:

1.- Ikastetxe publiko batzuren antolaketa molde berritua. IPIak eta euren zergatiak.

2.- Ikastetxe publikoetan ETAPEN ARTEKO loturak nola bideratu. Abantailak eta eragozpenak.

3.- Zuzendaritza talde egonkorrek ikasleriaren arrakastan duten eragina.

4.- Ikerketaren eta Unibertsitatearen laguntzarekin, ikerlarien lanak plazaratuko ditugu.

5.- Irakaslegai direnen formazioa eta zuzendaritza taldeen formazioa aztertuko ditugu. Zer da egiten duguna eta zer da egin beharko genukeena   

Guzti hau garatzeko molde hirukoitza erabiliko dugu:

1.- Geure burua janzteko hitzaldiak: alor bakoitzean arituak eta adituak direnak.

2.- Ikastetxeentzat inspiratzaile izan daitezkeen "praktika-onak". Egin daiteke, beraz egingo dugu!!

3.- Ikastetxeen arteko solasaldi-gunea izatea nahi dugu ikastaro hau. Denok dugu zer ikasi eta denok dugu zer irakatsi!!

4.- Eta bukatzeko, ikastaroaren egun bakoitzean, ordu eta erdiko saioa antolatuko dugu " Bertaratutakoekin elkarrizketan" izenekoa. Egun bakoitzean landu nahi dugun ardatzaren inguruan hausnarketa kolektiboa bultzatu nahi dugu.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Pertsonak erdigunean jarrita, XXI.mendeko Eskola Publikoaren antolaketa eta bertan arituko diren profesionalen formazioa aztergai jarri. - Eskola Publikoak, gizartearen eskaerei egoki erantzuteko behar beharrezkoa duen gobernatza-ereduaz hausnar egin. - Ikasleriaren heziketa arrakastatsua lortzeko Hezkuntza Komunitatearen eta inguruko gizartearen eta herritarron rolak eta erantzukizunak plazaratu. - Hezkuntzan, etapen arteko lotura eraginkorrak egitearen onurak aztertu. Zailtasunak eta Aukerak plazaratu. Indarguneen eta mehatxuen kontzientzia hartu. - Ikastaroa bera hausnarketa kolektiboa egiteko gune bihurtu. Irtenbideak ere, elkarrekin, errazago aurkituko ditugu
Ikastaroaren edukia

2023-07-03

09:00 - 09:15 Erregistroa

09:15 - 09:25 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Koordinazio teknikoa

09:25 - 10:30 “Hezkuntza Sailak proposatutako antolaketa eta zergatiak. Ikastetxe pubikoen berrantolaketa“

  • Begoña Pedrosa Lobato | Hezkuntza Saila - Sailburuordea

10:30 - 11:30 “Hezkuntzan, etapen arteko loturak. Zergatik eta zertarako?“

  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea

11:30 - 11:45 Atsedena

11:45 - 13:15 Bertaratutakoekin elkarrizketan

13:15 - 14:00 “Praktika ona 1. Etapen arteko loturak nola bideratu: abantailak eta eragozpenak“

  • Puy Garcia Tartas | Ikasbidea Ikastola IPI - Zuzendari-ohia
  • Anaje Ferreiro Inza | Ikasbidea Ikastola IPI - Ikasketa Burua
  • Jorge Domezain Del Campo | Ikasbidea Ikastola IPI - Irakaslea

14:00 - 14:30 Jardunaldiaren sintesia (Josu Etxaburu Osa)

2023-07-04

09:00 - 10:15 “Zuzendaritzaren eta zuzendaritza taldearen garrantzia.“

  • Maialen Oiartzun Irastorza | UPV/ EHU - Ikertzailea

10:15 - 10:30 Atsedena

10:30 - 11:30 “Ikasleriaren arrakasta eta zuzendaritza egonkorrak. Eragin zuzenak eta zeharkakoak “

  • Birginia Pozo Gonzalez | Berritzegune Nagusia - Zuzendaria

11:30 - 11:45 Atsedena

11:45 - 12:30 “Praktika ona 2. Zuzendaritza berrien formazioa. Zuzendaritza lanetan aritzeko konpetentzien garapena“

  • Aitor Santxo Falcon | Berritzegune Nagusia - Formazio arduraduna

12:30 - 14:00 Bertaratutakoekin elkarrizketan (2)

14:00 - 14:30 Jardunaldiaren sintesia (Josu Etxaburu Osa)

2023-07-05

09:00 - 10:30 Bertaratutakoekin elkarrizketan (3)

10:30 - 11:00 Atsedena

11:00 - 12:00 “Bigarren Hezkuntzako Masterra: biharko irakasleen formazioa “

  • Urtza Garay Ruiz | UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatea - Dekanoa

12:00 - 12:45 “Praktika ona 3. XXI. mendeko Ikasleria. Zeri erantzun behar diogu?“

  • Saioa Landa Lazcano | HEIZE - Koordinatzailea

12:45 - 13:15 “Praktika ona 4. XXI. mendeko familiak. Zeri erantzun behar diogu?“

  • Lurdes Imaz Gorostidi | EHIGE - Koordinatzailea

13:15 - 14:00 Mahai ingurua: “Pertsona ardatz. Zer hartu behar dugu kontuan ikasleriari eta familiei erantzun egokiena emateko?“

  • Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Koordinazio teknikoa (Moderatzailea)
  • Lurdes Imaz Gorostidi | EHIGE - Koordinatzailea
  • Saioa Landa Lazcano | HEIZE - Koordinatzailea
  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea

14:00 - 14:30 Jardunaldiaren sintesia (Josu Etxaburu Osa)

Metodologia

Uda Ikastaro honetan parte hartzaileak diren dinamikak erabiliko dira bertaratutako guztion ekarpenak eta hausnarketak eragin asmoz.

Ebaluazioa eta eragina

-

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/07 - 2024/04/30
Inskripzioa: 2023/05/19 - 2023/06/02
Inpartizioa: 2023/10/02 - 2023/10/31
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/08 - 2024/01/29
Inskripzioa: 2023/09/22 - 2023/10/01
Inpartizioa: 2023/10/05 - 2024/04/18