Idazketa literarioaren abentura (077)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 15 | D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo | 2023/07/05 | 2023/07/07 | 09:00-14:00 | Az-Og-Or |
Irakurtzea eta idaztea txanpon bakarraren bi alderdiak dira, baso komunikatuak, literaturaren esperientzia egoki baten bi isurialdeak, bizikleta baten gurpilak. Ikastaro honetan bizikleta horren bi pedalei eragingo diegu gure sormen literarioa lantzeko asmoz: testu egokiak eta anitzak aztertu eta gozatu, eta horren ondoren, gure testu propioak idatzi. Beraz, literatur-tailer hau teoriko praktikoa izango da.
Halere, helburua zabalagoa izango da: idazteko desira piztea, lo edo erdi lo dagoen irudimena xaxatzea, erresistentziak, beldurrak… biguntzen hastea. Gure baitan badago istorioak asmatzeko, imajinatzeko behar bat, barneko ate zein leihoak irekitzekoa, fikzio literarioak erraztu eta aprendizaiak laguntzen duena gauzatzen.
Horrelako literatura-tailerrean ez dago onik eta txarrik, bakoitza saiatu egingo da esperimentatzen, arriskatzen, jolasten, sormenarekin. Azalpen teorikoez gain, irakurleen iritzia ezinbestekoa izango da, taldekideak bihurtuko dira irakurle eta entzule.
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
- Irakasleak orokorrean
Ikastaroaren emalea:
- Mariasun Landa Etxebeste | Idazlea
2023-07-05
08:45 - 09:00 Erregistroa eta dokumentazioaren banaketa
09:00 - 09:15 “ Ikastaroaren aurkezpena“
09:15 - 11:00 Sorkuntza narratiboaren oinarriak. Kontakizunaren egitura, Irudimena lantzeko ideiak eta teknikak. Gure desioak ikertu ideiak harrapatzeko, kontakizunen hazi bihurtzeko. Blokeatzearen kudeaketa. Estrategia praktikoak. Teknika motibagarriak. Testu batzuen azterketa lagungarria. Film zatiak irudimenaren akuilugarriak izan daitezke eta zinea erabiliko dugu
11:00 - 11:30 Atsedena
11:30 - 12:45 Irakurri eta idatzi, ontzi komunikatzaileak. Testu eraldaketak eta estilo ariketak. Narratzailea eta pertsonaia. Espazioak eta egoerak eraikitzea. Narratzaile ahotsa, espazio eta denbora aldaketa, narratzailearen ikuspuntua, narrazioaren egitura… Proposamen anitzak egin eta adibide argigarriak topatu
12:45 - 14:00 Oroimena eta sentsazioak idaztea. Errealitatea, begiratzeko moduak. Narrazioak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan
2023-07-06
09:15 - 10:30 Kontakizun laburrak eta mikroipuinak. Ezaugarriak eta adibideak. Hizkuntzaren ekonomia. Kultur erreferentziak. Elipsia. Umorea, ironia, paradoxa.Umorearen garrantzia literaturan. Ariketa praktikoak eta irakurketa taldean. Egile eta obren adibideak
10:30 - 11:00 Atsedena
11:00 - 12:15 Kontaketa eta memoria. Literatura eta haurtzaroa. Hurbilketa NI-aren literaturara. Autodeskribapenaren idazketa. Identitatea eta autobiografía. Zer den autofikzioa. Egile eta obren adibideak. Ekintza literarioak esperimentatu. Banakako lana taldean irakurri. Hastapenak kritikagintzan
12:15 - 14:00 Testuak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan
2023-07-07
09:00 - 10:30 Etiketarik gabeko Literatura. Haur eta Gazte literaturaren (HGL) ezaugarriak. Txikiaren handitasuna literaturako esparru honetan. HGL eta eskola. HGL eta ideología
10:30 - 11:00 Atsedena
11:00 - 12:15 Izenburua zehazteke
12:15 - 14:00 Azken uneko hutsune eta zalantzak argitzeko aukera. Bukatu gabeko azalpen eta lanak. Ikastaroaren ebaluaketa
-
-
-
