Arazoei aurre egiteko trebetasuna eta aldagai emozionalak (078)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 10 | D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo | 2023/07/06 | 2023/07/07 | 09:00-14:30 | Og-Or |

Adimen emozionala ikaskuntzaren arlo garrantzitsu bezala nabarmendu den honetan, ikasleek euren emozio, ideia eta portaeraz jabetzea eta hauen erregulaziorako behar dituzten estrategiak erabiltzera bideratu behar ditugu, sortu daitezkeen arazo edota gatazka ezberdinei erarik eraginkor eta osasuntsuenean aurre egiteko. Arazoak gure bizitzaren parte diren heinean (Cardeñoso, 2006), eremu akademikoaren parte ere badira, bai arlo intrapertsonalean (adb., talde lanetan arazoak) eta baita interpertsonalean (adb., estresaren kudeaketa; D’Zurilla et al., 2002).
Arazoei aurre egiteko trebetasunetan ikasleak trebatzeko eta honekin lotutako aldagai emozionalak lantzeko beharrezkoak diren oinarriak partekatzen dira Uda Ikastaro honetan, partaideak teorian eta gaur egungo errealitatean oinarritutako esku hartzeak diseinatzeko asmoz. Izan ere, trebetasun hauen lanketak ez ditu bakarrik ikasleen bizitza akademikoan onurak ekarriko, bizitza pertsonalean ere onurak ekarriko ditu, garapen integral bat bideratzen (De la Fuente et al., 2022).
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
- Irakasleak orokorrean
Ikastaroaren emaleak:
- Nerea Larruzea Urkixo | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI (UPV/EHU)
- Amaia de la Fuente Gaztañaga | Euskal Herriko Unibertsitatea - PDI
2023-07-06
08:45 - 09:00 Erregistroa
09:00 - 10:15 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
10:15 - 11:00 “Erronkaren aurkezpena: Taldeak sortu eta eginkizunaren azalpen konkretua“
11:00 - 12:00 “Arazoei aurre egiteko trebetasuna: Zer da arazo bat? Nola egiten diegu aurre?“
12:00 - 12:30 Atsedena
12:30 - 13:45 “Arazoei aurre egiteko trebetasuna: genero desberdintasunak eta eragin emozionala“
13:45 - 14:30 Jardueraren laburpena
2023-07-07
09:00 - 10:00 “Aldagai motibazionalen papera aztertuz“
10:00 - 11:30 “Erronka bideratzeko ordua: Landutako aspektuak eskola eremuan lantzeko saioen diseinua“
11:30 - 12:00 Atsedena
12:00 - 13:30 “Guztion artean ikasiz: Diseinatutako saioen aurkezpena“
13:30 - 14:00 Jardueraren laburpena
14:00 - 14:30 Itxiera
-
-
-
