GORA TELOIA! Antzerkia eskoletan egiteko tresnak (079)

2023/05/19 - 2023/06/02
2023/07/10 - 2023/07/11
10
Euskara
Palacio Miramar, PÂș de Miraconcha 48
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 10 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2023/07/10 2023/07/11 09:00-14:30 Al-As
FUNDACION CURSOS DE VERANO DE LA UPV/EHU
Bukatuta
20
Aurrez aurrekoa

Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari diren irakasle edo monitoreei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten.

Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua dutenen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu oso modu praktikoan.

Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan:

  • Antzerkiaren garrantzia gorputzaren, ahozkotasunaren eta emozioen adierazpena garatuz
  • Antzerkiaren garrantzia hizkuntza lantzerakoan, sorkuntzan, baloreen lanketan, inklusioan, elkar-lanean,...
  • Literatura dramatikoa genero literarioa da. Irakurketa sustatzea
  • Nola prestatu urte osoko lana: nondik hasi eta nola iritsi jarri den helbururaino, bidean galdu gabe.
  • Nola landu antzerki mota ezberdinak: zirkoa, pailazoa, mimoa, testu antzerkia, esketxak, txotxongiloak…
  • Antzerkia jende aurrean egitearen garrantzia. Balorean jarri antzerkiaren garrantzia: pertsonala, kideen artekoa eta soziala
  • Sormena garatzeko tresnak eskaini. Irudimena landu.
  • Talde lana egiteko, inklusiorako, baloreak lantzeko, gatazkak bideratzeko… antzerkiaren inguruko tresnak nola erabili
  • Antzerkiaren inguruko lanbideak: dekoratua, jantziak, argiztapena, ekoizpena, musika, zuzendaritza, etab. Garrantzia eman eta landu

Ariketak eta jolasez gain, antzezlan bat zutik jartzen laguntzeko tresnak eskainiko ditugu eta hori egin ahal izateko urratsak landuko dira.

Eta antzerkia gutxiesten duten topikoak hautsi!

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
- Antzerkiaren bidez sorkuntza garatzea. - Antzerkia adierazbide gisa lantzeko: gorputza, ahotsa, hizkuntza, harremanak, emozioak... landuz. - Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzerkia sendotzeko eta kurrikulumean txertatzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia. - Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzakeen aukerak ezagutaraztea, eta era berean, antzerkia oso "kontu serioa" dela jabetzea.
Ikastaroaren edukia

2023-07-10

08:50 - 09:00 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

    Erakunde eta antolatzaileen ongietorria

    • Aizpea Goenaga Mendiola | Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea
    • María José Telleria | Gipuzkoako Foru Aldundia - Kultura Diputatu Nagusiaren ordezkaria

    09:00 - 10:30 “GORA TELOIA! Antzerkia eskoletan egiteko tresnak“

    • Aizpea Goenaga Mendiola | GORA TELOIA! Antzerki gidaren egilea

    10:30 - 12:00 “GORA TELOIA! Antzerkia egiteko ariketak eta jolasak“

      Ariketa eta jolasak. Tailerrean espazio huts bat leku dramatikoa bihurtzen ikasiko dugu. Leku dramatiko desberdinak bilakatuko ditugu gainera, non fantasia jolas honen oinarri izango den.

      • Anartz Zuazua Alvarez | Haur eta gazte antzerki aditua

      12:00 - 12:30 Atsedena

      12:30 - 14:30 “GORA TELOIA! Antzerkia egiteko ariketak eta jolasak“

        Ariketa eta jolasak. Ikastaro osoan zehar antzerkia garatzeko eta antolatzeko tresnak

        • Alaitz Olaizola Borda | Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea

        2023-07-11

        09:00 - 10:30 “GORA TELOIA! Antzerkia egiteko ariketak eta jolasak“

          Ikastetxe eta irakasle bakoitzaren errealitatetik abiatuz

          • Aizpea Goenaga Mendiola | Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea

          10:30 - 12:00 “GORA TELOIA! Zirkoa ezagutu eta egiteko tresnak“

            GURE ZIRKOA IKASTETXEETAN!

            • Iker Galarza Larrinaga | Aktorea zuzendari eta Gure Zirkoaren sortzailea

            12:00 - 12:30 Atsedena

            12:30 - 14:30 “GORA TELOIA! Antzerkia eta clown-a euskaraz ere egiteko tresnak“

              Clown ariketa eta jolasak

              • Virginia Imaz Quijera | Clown, antzezle eta zuzendari
              Metodologia

              Uda Ikastaro honetan parte hartzaileak diren dinamikak erabiliko dira bertaratutako guztion ekarpenak eta hausnarketak eragin asmoz.

              Ebaluazioa eta eragina

              -

              Baliabideak

              -

              Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
              Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
              Inpartizioa: 2024/01/08 - 2024/01/29
              Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
              Inpartizioa: 2024/03/07 - 2024/04/30
              Inskripzioa: 2023/09/22 - 2023/10/01
              Inpartizioa: 2023/10/05 - 2024/04/18
              Inskripzioa: 2023/05/19 - 2023/06/02
              Inpartizioa: 2023/10/02 - 2023/10/31