Irakasle lanbidea: erreformatu ala eraldatu? (081)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 10 | D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo | 2023/09/20 | 2023/09/21 | 09:00-17:00 | Az-Og |

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hezkuntza-komunitatea une historiko batean dago. Hilabete luzeak ekarpenak egiten eta lantzen eman ondoren, 2022ko irailean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko Legearen aurreproiektuaren zirriborroa argitaratu zen, egungo eta etorkizunerako hezkuntza sistemaren arau-esparru berri bat ezartzeko asmoz.
Testuinguru horretan, segregazioak, euskarak eta ikastetxeen titulartasunak zentralizatu dute legearen gainean sortutako hezkuntza-eztabaida. Arreta, beraz, urrundu egin da aurreko urteetan bai estatu mailan, bai nazioartean sortu den eztabaidatik: irakasle lanbidearen erreforma.
XXI. mendearen hasieratik, irakasleen profesionalizazioak arreta berezia piztu du ikerketa zientifikoan eta hezkuntza-politika globalean. Hasierako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza, irakasle lanbiderako sarbidea, irakasleen ebaluazioa eta irakasle lanbide garapena kalitatezko hezkuntza lortzeko praktika estrategikotzat jo dira. Hala, kezkagarria da gaia ezustean pasa izana EAEn. Premiazkoa da, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko oinarrien hitzarmenak eta lege aurreproiektuak sortu duen eztabaidan eragitea, EAEko irakasle lanbidearen ereduari buruzko auzia berreskuratuz.
Horiek horrela, asmo handiko ikastaroa da hau. Alde batetik, hezkuntza komunitateak gaiari buruzko ezagutza sakona eskuratzea duelako helburu, eta, bestetik, parte hartzaile guztion artean irakasle lanbidearen arazoari erantzun nahi diolako. Asmo horiek lortze aldera, ikastaro honetan, aztergai dugun gaiaren problematizazioan sakonduko dugu, gainera, orain arte egin diren erreformak ezagutu eta horiei buruz hausnartuko dugu, eta, azkenik, sortzen ari diren eredu berriak ere ezagutuko ditugu. Eredu horiek irakasle lanbideak behar duen eraldaketarako inspirazio-iturri izatea espero dugu.
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
- Irakasleak orokorrean
20/09/2023
09:00 - 09:15 Erregistroa
09:15 - 09:30 Irekiera institucionala.
Begoña Pedrosa Lobato / Sailburuordea / Hezkuntza Saila
Alba Madinabeitia Ezkurra / Irakaslea / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
09:30 - 10:15 EAEko irakasle lanbidea eraldatzeko bidean. Diagnostikoa eta ildo estrategikoak
Alba Madinabeitia Ezkurra / Irakaslea / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Begoña Pedrosa Lobato / Sailburuordea / Hezkuntza Saila
10:15 - 11:00 Irakaskuntzaren profesionalizazioa: zertaz ari gara?
Maria Assunçao Flores / Irakaslea / Universidade do Minho
11:00 - 11:30 Pausa
11:30 - 13:00 Irakasleriaren konpetentzien garapenaz haratago: nola ebazten dute beste
herrialdeek?
Maria Assunçao Flores / Irakaslea / Universidade do Minho
Melissa Tuytens / Irakaslea / Ghent University
13:00 - 13:30 Galderak eta tertulia kritikoa
13:30 - 15:00 Pausa
15:00 - 16:00 Espainia mailako irakasle lanbidearen erreforma: zer dago egiteko?
Inmaculada Egido Gálvez / Irakaslea / Universidad Complutense de Madrid
16:00 - 16:45 Galderak eta tertulia kritikoa
16:45 - 17:00 Sintesia
21/09/2023
09:00 - 09:15 Erregistroa eta ikastaroaren hasiera
09:15 - 10:15 EAEko irakasle lanbidearen eraldaketaren justifikazioa eta ondorioak
Maialen Oiartzun Irastorza / Irakaslea / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
10:15 - 11:15 Administrazio publikotik irakasle lanbidea eraldatzeko aukerak
Alexander Rodríguez López
11:15 - 11:45 Pausa
11:45 - 13:00 Mesa Redonda: EAEko irakasle lanbidearen eraldaketarako erronkak
Idoia Fernández Fernández
Alba Madinabeitia Ezkurra / Irakaslea / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
13:00 - 13:45 Proiekzio ariketa: zer ekarpen egin gure eremu profesionaletik?
13:45 - 14:00 Cierre
Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)
-
-
-
