(Prest_Gara) Eskola publikoan, ikaslearen ebaluazioa ardatz (043)

2024/05/22 - 2024/06/05
2024/07/01 - 2024/07/03
10
Euskara
Miramar jauregia, Miraconcha pasealekua 48
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 10 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2024/07/01 2024/07/03 9:00-14:30 Al-As-Az
FUNDACION CURSOS DE VERANO DE LA UPV/EHU
Tramitatzen
30
Aurrez aurrekoa

XXI.mendean sartuta gauden honetan, Euskal Eskola Publikoaz aritzea garrantzitsutzat jotzen dugu ezinbestean LOMLOE legearen gauzatzeak egin izan duguna birpentsatzera eta aldatzera eramango gaituelako. Eskola Publikoak bere ahalduntze prozesuan jarraitu beharra dauka euskal gizartearen kohesioaren mesedetan eta euskal herritarron hezkuntza kalitatea bermatuz. 

Uda Ikastaro honetan LOMLOE legearen inplementazioak sortu dituen begirada, hausnarketa, eginbehar eta gauzatze berriei buruz hitz egin nahi dugu.

Konpetentzietan oinarritu beharreko hezkuntza praktiken aurrean gaude eta marko berritzaile honek gauza asko aldatzera gonbidatzera gaitu, beste hainbeste desikastera eta eginbeharreko guzti-guztiak ikaslea erdigunean jarrita egitera.

Aldaketa garaiak, garai "nahasiak" izaten direla ezin ukatu eta nahasmendua ahal den eta txikiena izan nahian, elkarrekin jardutea izan daiteke argirik indartsuena. Ziurgabetasuna izango omen da datozen urteetako ezaugarrietako bat eta guri ikasleei ziurgabetasun hori kudeatzeko dakizkigun tresna egokienak eskaintzea da, hala ere, paradoxikoki, ziurgabetasuna gurea ere bada, orain arte egindakoa ez baita gaur egun balekoa. 

Egoera honetan ere, irakasleak, ikasleak eta familiak ez daudela bakarrik irudikatu nahi dugu, baditugula aurrera eramaten ari garen praktika onak, badugula berrikuntzarako grina, baditugula ispiluak non begiratu, badugula elkarrengandik zer ikasi eta badugula ere aldi berean Euskal Eskola Publikoa osatzen dugunon sarea indartu beharra.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
LOMLOE legearen garapena ikastetxeetan eta ikasgelan modu egokian bideratzeko Euskal Eskola Publikoa egiten ari den ahaleginak balioan jarri eta plazaratu. Praktika onen bidez aipatu legearen gauzatze praktikoarekin lotutako esperientziak gertutik ezagutu. Konpetentzietan hezitu beharrak EBALUAZIOAn eta ebaluatzeko moduetan sortzen dituen ajeak eta aukerak partekatu eta honen inguruko hausnarketa kolektiboa butzatu. Ikaslearen irteera profila behin zehaztuta, helburu honi erantzuteko IRAKASLEEN sarrera profila, identitatea, sistema nola sartzen diren eta nola sartu beharko liratekeen aztertu. LOMLOE legearen gauzatzeak sortzen dizkigun argi ilunak eta aukerak eta mehatxuak definitu eta aurrerantzean begirada non, zertan eta zertarako jarri behar dugun antzeman. Ikastaroa bera hausnarketa kolektiboa egiteko gune bihurtu. Irtenbideen lanketa ere elkarrekin egin eta laguntza behar izanez gero, ikastetxeak eta zuzendaritza taldeak sistemako kideen bidelagun izateko prest daudela jakinarazi.
Ikastaroaren edukia

01-07-2024

09:15 - 09:25: Presentación por parte de la Dirección de la actividad (Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Idazkari Teknikoa)

09:25 - 10:30: “Ebaluazioaren garrantzia hobekuntzarako“ (Begoña Pedrosa Lobato | Hezkuntza Saila - Sailburuordea)

10:30 - 11:30: “LOMLOE eta ebaluazio Eskola Publikoan“ (Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea)

12:00 - 13:30: “Bertaratutakoekin elkarrizketan 1“ (Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea)

13:30 - 14:15: “Praktika onak 1: Konpetentzietan hezitzen (eremukako lanketa) “ (Leire Arenal Garcia | Bermeo BHI - Zuzendaria)

02-07-2024

09:00 - 10:15: “Irakasleriaren identitatea, sarrera profila eta kultura profesionala “ (Maialen Oiartzun Irastorza | EHU - Ikertzailea; Nerea Muguruza Azkarraga | EHU - Ikertzailea)

10:15 - 11:30: “Ebaluazio aginduaren inguruko gogoeta partekatua “ Euskal Herriko agintaritzaren aldizkarian 2024ko urtarrilaren 31an argitaratutakoa (Idoia Pujana Uriarte | Botikazar BHI - Zuzendaria)

12:00 - 12:45: “Praktika onak 2: Konpetentzien ebaluazioaren gauzatze praktikoak“ (Olatz Altzua Galparsoro | Arrasate BHI - Zuzendaria)

12:45 - 14:15: “Bertaratutakoekin elkarrizketan 2“ (Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea)

03-07-2024

09:00 - 10:30: “Bertaratutakoekin elkarrizketan 3“ (Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea)

11:00 - 12:15: “Ikaslearen ebaluazioa“ (Anaje Ferreiro Inza | Berritzegune Nagusia - Curriculum eta Metodologiako arduraduna; Arrate Oianguren Txurruka | Hezkuntza Saila - Ikuskaritza Zentrala)

12:15 - 13:00: “Praktika onak 3: Ebaluazio konpetentziala familiei komunikatzen“ (Amaia Osoro Gorrotxategi | Plaentxi HLHI - Zuzendaria; Edurne Ugalde Izaguirre | Plaentxi HLHI - Ikasketa Burua)

13:00 - 13:45: “Praktika onak 4: Konpetentzietan ebaluatu eta berau komunikatu“ (Ibon Zabala Arrillaga | Urdanetako Eskola - HHko koordinatzailea; Maddi Alberdi Salegi | Urdaneta Eskola - Ikasketa Burua)

13:45 - 14:15: Mesa Redonda: “Ebaluazioaren argi ilunak“ (Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea;Anaje Ferreiro Inza | Berritzegune Nagusia - Curriculum eta Metodologiako arduraduna;Amaia Osoro Gorrotxategi | Plaentxi HLHI - Zuzendaria;Maddi Alberdi Salegi | Urdaneta Eskola - Ikasketa Burua;Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Koordinazio teknikoa)

Metodologia

.

Ebaluazioa eta eragina

.

Baliabideak

.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2024/09/13 - 2024/09/27
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2024/09/13 - 2024/09/27
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2024/06/20 - 2024/09/10
Inpartizioa: 2024/10/01 - 2025/06/01
Inskripzioa: 2024/09/13 - 2024/09/27
Inpartizioa: Zehaztu gabe