(Prest_Gara) GORA TELOIA! Haur eta gazteek antzerkia ikastetxeetan egiteko gida (055)

2024/05/22 - 2024/06/05
2024/07/01 - 2024/07/02
10
Euskara
Miramar jauregia, Miraconcha pasealekua 48
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 10 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2024/07/01 2024/07/02 9:00-18:00 Al-As
FUNDACION CURSOS DE VERANO DE LA UPV/EHU
Tramitatzen
30
Aurrez aurrekoa

Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari diren irakasle edo monitoreei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten.

Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua duten profesionalen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu.

Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan:

  • Antzerkiaren garrantzia hizkuntza lantzerakoan, sorkuntzan, baloreen lanketan, inklusioan, elkar-lanean,... 
  • Nola prestatu urte osoko lana: nondik hasi eta nola iritsi jarri den helbururaino, bidean galdu gabe.
  • Nola landu antzerki mota ezberdinak: zirkoa, pailazoa, mimoa, testu antzerkia, esketxak, txotxongiloak…
  • Antzerkiaren alderdi guztiak landu: Ahozkotasuna, hizkuntzaren tresna, gorputz adierazpena, jende aurrean agertzea etab.
  • Sormena garatzeko tresnak,
  • Talde lana egiteko, inklusiorako, baloreak lantzeko, gatazkak bideratzeko… antzerkiaren inguruko tresnak nola erabili
  • Eskolako kurrikuluna antzerkiaren bidez landu eta garatu.

Baita ariketak eta jolasez gain, antzezlan bat garatzeko tresnak eskainiko ditugu, eta hori egin ahal izateko urratsak landuko dira. Taldean sortutako antzezlana ala idatzita dagoen testu bat oinarri izanik. 

Aurtengo ikastaroan gainera landuko da antzerkiaren bidez ikasgaiak nola txertatu ikasketetan. Kurrukuluna nola garatu antzerkiaren bidez. Bi irakasle adituren eskutik, esate baterako memoria historikoa nola landu behar den sakonduko da antzerkiaren bitartez. Memoria eta antzerkia, kultura eta historia. 

Tresna praktikoak, materiala, antzerki mota ezberdinak, gaiak, baloreak, ariketak, irakurketa... 

Antzerkiaren inguruko topiko ezkorrak hautsi! Eta irakurketarako zaletasuna, parte hartzeko gogoa, jakin-mina,... etab berreskuratzea antzerkiaren bidez!

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzekia sendotzeko eta kurrikulumean sartzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia. Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzaken aukerak ezagutaraztea, eta era berean, antzerkia oso "kontu serioa" dela jabetzea. Materialak, ariketak, jolasak, etab. partekatu eta material horiek errealitate edo behar bakoitzera egokitzeko baliabideak eskaini nahi digutu. Irakasleak trebatu nahi ditugu, ikastetxeetan antzerkia txertatzen eta zabaltzen joateko. Eta bereziki hizkuntza, ahozkotasuna, gorputza eta talde lanaz gain, sormena eta emozioak lantzeko, kanporatzeko eta partekatzeko. Ikas materiala antzerkiaren bidez nola landu, barneratu eta partekatu. Antzerkia jakintzaren trasmisore. Ikerketarako bide.
Ikastaroaren edukia

2024-07-01

09:00 - 09:15: Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena: (Aizpea Goenaga Mendiola | Ikastaroaren zuzendaria; María José Telleria | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Kultura Saileko Zuzendaria)

09:15 - 10:30: “GORA TELOIA. Gidaren erabilera eta haratago...“ (Aizpea Goenaga Mendiola | Ikastaroaren zuzendaria)

10:30 - 12:00: “GORA TELOIA! Antzerkia eskoletan egiteko tresnak“ . Antzerkian murgiltzeko: ariketak eta jolasak (Anartz Zuazua Alvarez | Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea)

12:30 - 14:00: “GORA TELOIA! Antzerkia aniztasunetik eta anitza “. Antzerkia ikastaro osoan zehar. Sormena eta lankidetza (Alaitz Olaizola Borda | Zuzendari eta antzerki idazlea)

16:00 - 17:00: “Memoria historikoa eta antzerkia“. Antzerkiaren bidez memoria historikoaren lanketa (Idoia Gereñu Odriozola | Irakasle eta antzerki ikerlaria)

17:00 - 18:00: “Antzerkia eta gure kulturaren historia“. Kurrikuluna antzerkiaren bidez txertatzen (Amaia Elizalde Estenaga | Irakasle, ikerlari eta Laboa Katedraren zuzendaria)

2024-07-02

09:00 - 10:30: “GORA TELOIA! Literatura dramatikoa. Kontakizunak. Sormena.“ Antzerkia: idatzita dagoena eta sortuko duguna (Aizpea Goenaga Mendiola | GORA TELOIA! Antzerki gidaren egilea)

10:30 - 12:00: “GORA TELOIA! Antzerkiaren garrantzia Amara Berri hezkuntza ereduan“ (Juan Larrañaga Michelena | Amara Berriko irakasle eta antzerki arduraduna)

12:30 - 14:00: “GORA TELOIA! Zirkuaren mundura hurbilketa. Zirkua mundu bat“. GORA TELOIA! Zirkoa ezagutu eta egiteko tresnak (Iker Galarza Larrinaga | Aktore, gidoilari eta Gure Zirkoaren sortzailea)

14:00 - 14:30: “Materiala, bibliografía eta azken aholkuak“ (Aizpea Goenaga Mendiola | GORA TELOIA! Antzerki gidaren egilea)

Metodologia

.

Ebaluazioa eta eragina

.

Baliabideak

.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2024/06/20 - 2024/09/10
Inpartizioa: 2024/10/01 - 2025/06/01
Inskripzioa: 2024/09/13 - 2024/09/27
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2024/09/13 - 2024/09/27
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2024/09/13 - 2024/09/27
Inpartizioa: Zehaztu gabe