Unibertsitatez kanpoko titulu aplikazioaren ohiko galderak
- Nola sartu aplikazioan?
Internet Explorer nabigatzailearekin:
8. bertsioarekin ala berriagoekin
Internet Exploreren bertsioa zein den jakiteko: “ayuda” -> “acerca de Internet Explorer”
8. bertsioa baino eguneratuagoa baduzu, hezkuntza.net eta euskadi.eus gehitu behar dituzu bateragarritasun bistan. Helbide hauek jartzeko hurrengo urratsak jarraitu: “herramientas” -> “configuración vista de compatibilidad”: “hezkuntza.net” eta "euskadi.eus" jarri, “agregar” eta “cerrar”
https://www.hezkuntza.net/appcont/control_acceso/index.html helbidean sartu eta "hezkuntza-ingurune berriaren aplikazioetarako sarbidea" aukeratu. Gero, “egin klik hemen erabiltzaile-kodea eta pasahitzaren bitartez identifikatzeko” eta erabiltzailea, pasahitza sartu eta onartu.
- Non eskatu behar ditut baimenak?
Eskuineko aplikazioetan sartzerakoan ez dut ikusten « Tituluen kudeaketa » aplikazioa :
A) Ikastetxe publikoko zuzendariak, HEO-ko langileak, musika kontserbatorioko langileak edo itunpeko ikastetxeko langileak eskaera hurrengo helbide elektronikoan egin behar dute: huisoac3@euskadi.eus
B) Ikastetxe publikoko langileak baimena ikastetxeko zuzendariari eskatu behar diote. Honek "segurtasunaren administrazio eskuordetua" aplikazioan eman behar du baimena r33 rola esleitzen. Jarraitu beharreko urratsak:
- Zuzendaria bere XLNETeko erabiltzaile eta pasahitzarekin eskumako aplikazioetan sartu behar da (hezkuntza-ingurune berriaren aplikazioetan) eta "segurtasun administrazio eskuordetua" aukeratu. Bertan mantentzea/ erabiltzaileak/ pertsinaren daturen bat sartu/ bilatu/ loginaren ezkerreko laukitxoa aukeratu eta rolen kudeaketa sakatu/ r33 rola aukeratu eta esleitu. Egoeran "eginda" agertzerakoan aplikaziora sartzeko baimena izango duzu.
- Non dago aplikazioaren gida?
Hurrengo web-orrialdeetan :
http://www.euskadi.eus/informazioa/atzerrirako-unibertsitatez-kanpoko-tituluen-baliokidetzak/web01-a3hakade/eu/gestion_titulo_no_universitarios.html
https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/titulos-no-universitarios
- Zeintzuk dira DBH-ko eskaerak egiteko jarraitu beharreko urratsak?
Bi aukera daude:
1. Indibidualki:
a) Eskaerak/ eskaeren kudeaketa/ berria. Eskatutako datuak sartu eta pertsona bilatu lupa ikonotik.
b) Eskaera egiteko derrigorrezko datu guztiak sartuta daudenean, gorde eta egiaztatu eskaera onartuta dagoela eskaerak/ eskaeren kudeaketa/ emaitzak aukeran.
c) Eskaera guztiak eginda daudenean, eskaerak/ proposamenen igorpena/ emaitzak/ proposamen aktaren zirriborroa inprimatu aukeratik zirriborroa egiaztatu.
d) Eskaerak Ordezkaritzara bidaltzeko “proposamena igorri” egin behar da eskaerak/ proposamenen igorpena/ emaitzak/ proposamena igorri. Sortutako akta (PDFa) gorde egin behar da.
e) Proposamena igorri denean, blokea “proposamenean” egoeran dagoela egiaztatu behar da eskaerak/ blokeak/ emaitzak.
2. Blokean:
a) Zerbitzuak/ prozesuak/ eskaeren sorrera automatikoa aukeratik eta titulu, ikasturte eta lorpen zentroaren datuak sartu eta bilatu.
b) Titulua eskatu zaien ikasleak hautatu eta “eskaeren sorrera automatikoa simulatu” klikatu. Behin simulazioa eginda, zerbitzuak/ prozesuak/ prozesuen bisorea aukeratik egiaztatu.
c) Simulazioak datu guztiak baditu eta zuzenak badira, eskaeren sorrera automatikoa hasi behar da zerbitzuak/ prozesuak/ eskaeren sorrera automatikoa aukeratik, beharrezko datuak sartzen eta “eskaeren sorrera automatikoa hasi” klikatzen. Eskaera egiaztatu zerbitzuak/ prozesuak/ prozesuen bisorea aukeratik.
d) Eskaera guztiak eginda daudenean, eskaerak/ proposamenen igorpena/ emaitzak/ proposamen aktaren zirriborroa inprimatu aukeratik zirriborroa egiaztatu.
e) Eskaerak Ordezkaritzara bidaltzeko “proposamena igorri” egin behar da eskaerak/ proposamenen igorpena/ emaitzak/ proposamena igorri. Sortutako akta (PDFa) gorde egin behar da.
f) Proposamena igorri denean, blokea “proposamenean” egoeran dagoela egiaztatu behar da eskaerak/ blokeak/ emaitzak.
- Zergatik "Eskaeren kudeaketan" ematen dit akatsa bilatzerakoan?
“Zentro kudeatzaileen datuetan”, gutxienez, ikastetxeko kodea ipini ez duzulako.
- Nola aukeratuko dugu ikaslea? Blokeatuta azaltzen dira atalak.
Lupa ikonoa sakatuz, ikasleen bilatzailea zabalduko da.
Bilaketaren irizpideak sartuz, NAN-a esaterako -> Bilatu -> Hautatu
- Nola editatu datu basean azaltzen diren ikasleen datuak?
Lupa sakatu ostean, bilatu klikatu eta emaitzetan ikaslearen izena azalduko da. Datuak zuzenak ez badira, “aldatu” sakatu beharko duzu.
“Ikasle datuak” atala zabalduko da, gorde sakatzean eta eragiketa ondo egin dela agertzerakoan, “gorde eta Itxi” sakatu.
- Nola alda daiteke gordeta dagoen eskaera?
Ezin dira eredua, datak, etab., aldatu. Eskaera behin gordeta desegokia den eskaera hautatu eta sakatu “ez onartu”. Ondoren, eskaera berregin “berria” aukera sakatuz. Ikasleak bi eskaera izango ditu: lehenengoa, onartuta egoeran; bigarrena ez onartuan.
- Zer motatako tituluetan bete behar da "Kalifikazioa" atala?
Ordezkaritzan galdetu.
- Nola jakin titulua LOE, LOGSE edo LOMCEden?
Ordezkaritzan galdetu.
- Zer data jarri behar dira amaiera data eta eskaera data ataletan?
Amaiera data atalean aktan dagoen ikasketa amaiera data jarri behar da.
Eskaera data atalean, DBHko tituluetan aktan agertzen den ikasketa amaiera data jarri behar da. Gainontzeko tituluetan, ordainketa data jarri behar da.
- Behin eskaerak eginda zelan bidaltzen dira Ordezkaritzara?
1) Eskaera guztiak eginda daudenean, eskaerak/ proposamenen igorpena/ emaitzak/ proposamen aktaren zirriborroa inprimatu aukeratik zirriborroa egiaztatu.
2) Eskaerak Ordezkaritzara bidaltzeko “proposamena igorri” egin behar da eskaerak/ proposamenen igorpena/ emaitzak/ proposamena igorri. Sortutako akta (PDFa) gorde egin behar da.
3) Proposamena igorri denean, blokea “proposamenean” egoeran dagoela egiaztatu behar da eskaerak/ blokeak/ emaitzak.
- Zelan atera daiteke berriro proposamenen igorpenaren akta (PDFa)?
Bakarrik sortzen da “proposamena igorri” sakatzean. Beraz, behin proposamena igorrita blokea ezabatu egin behar da eskaerak/ blokeak/ emaitzak aukeratik eta ezabatu nahi den blokea aukeratu eta ezabatu klikatuz. Blokea ezabatu ahal izateko “proposamenean” egoeran egon behar du. Blokea ezabatuta dagoenean, eskaerak/ proposamenen igorpena/ emaitzak atalera bueltatzen da eta “proposamena igorri” klikatzean berriz akta ateratzen da.
- Nola egiten da Duplikatu/Bikoiztu bat?
1) Eskaerak/ eskaeren kudeaketan berria eskatu behar da eta duplikatua aukera markatu.
2) Tituluaren kategoria aukeratu: LOGSE, LOE, LOMCE… eta persona baten titulu/ ziurtagiri bilatzailea klikatu.
3) Ikasleak lortu dituen eta eska ditzakeen tituluen duplikatuen bilatzailea agertzen da. Hauek aurkitzeko ikaslearen daturen bat sartu behar da; NAN zenbakia adibidez, eta beheko aldean “bilatu” sakatu.
4) Duplikatua eskatuko den titulua hautatu eta onartu sakatu. Hau egitean duplikatu eskaeran tituluaren eta ikaslearen datuak azalduko dira.
5) Gainontzeko atalak bete behar dira: bikoiztuaren kausa, ordainketa-karakterea… eta gorde.
6) Bikoiztuak bidaltzeko, eskaerak/ eskaeren kudeaketa atalean bikoiztutako eskaera bilatu eta onartu sakatu.
7) Bikoiztuen aktaren zirriborroa egiaztatu eskaerak/ bikoiztuen aktak/ emaitzak aukeratik eta “bikoiztuen aktaren zirriborroa inprimatu” klikatu.
8) Eskaera bidaltzeko, “akta sortu” klikatu eskaerak/ bikoiztuen aktak/ emaitzak aukeratik eta sortzen den akta (PDFa) gorde.
- Nola edita daitezke pertsona baten Bikoiztuaren datu pertsonalak?
Duplikatuaren kausa adieraztean aldatzeko aukera azaltzen da.
- Nola ireki igorritako blokea?
Delegaritzan eskatu irekiera.
- Zergatik ematen dit "Datu pertsonalak faltatzen dira" akatsa?
Ikaslearen datu basean agertzen diren datu pertsonaletan derrigorrezko atalen bat faltatzen delako. "Nola editatu datu basean azaltzen diren ikasleen datuak" galderan agertzen diren urratsak jarraitu.